XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Maisua I'go gelan, Ama ta Mutikoa II'n gelan).

MAISUA - Ni naiz maisua. Irian eskola bat dut; eta bertan ikasle bat aita illa duana. Ez du ama besterik zaindari. Orain aiengana joan nai dut agur egitera, laister mendira txango batera bait noa (Ate joka). Sartu al niteke?

MUTIKOA - (II garren Gelatik l'gora joanaz) Nor da or? Oh! Maisu jauna da (Amari). Maisu jauna dator gu ikustera.

MAISUA - Zergatik ez aiz aspaldi Iriko eskolara etortzen.

MUTIKOA - Ezin joan nintekelako. Nere ama gaixo bait dago.

MAISUA - Ez nenkitxean Ama gaxo zegoanik. Esaiok, arren, emen nagola.

MUTIKOA - (IIgarren gelara otsegiñez) Ama! Maisu jauna da emen.

AMA - (IIgarren gelan alki batean eserita) Esaiozu, mesedez barnera sar dedilla.

MUTIKOA - Arren sar zaite! (Biok II gelara sartuaz).

MAISUA - Ez nintzan aspaldi izan emen. Zure semeak esan dit gaxorik egon zerala. Obeto al zaude?

AMA - Ez izan kezkarik nere eritasunagatik. Ez du ondorengo txarrik ta.

MAISUA - Ori entzuteaz poztutzen naiz.

MUTIKOA - Zuk esan bezela da guzia, baiñan orrek ez nere asmotik atzera araziko .

MUTIKOA, AMA, MAISUA - Ibillaldi arriskatua egingo dut (Egingo du). Zure eritasuna dala-ta mendiz aruntzko irira, erremedio ta sendagaillu billa.